Eskaintzen diren destinoak
- Hautaketa-prozesu bakoitzean ondoko destinoak eskainiko dira:
- - Esleituak izan ez diren lanpostuak, bai eta 2007, 2008 eta 2009 urteetarako lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren arabera deitutako bigarren lekualdatze-lehiaketa amaitzean esleipendunek hutsik uzten dituztenak ere.
- - Bitarteko langileek betetako destinoak eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen aldi baterako hirugarren xedapenean jasotako administrazio-kontratua dutenek, baldin eta oinarri hauetan jasotzen den sarbide espezifikoaren arabera finkatzekoak ez badira. Lanpostu horiek betetzen ari direnek utzi beharko dituzte, hautaketa-prozesuko edozein alditan,esleipendunak jabetzen diren unean.
- - Baja begetatiboen ondorioz hutsik geratzen diren plazak, eta atal honetako bigarren paragrafoan aurreikusitako bigarren lekualdatze-lehiaketako lanpostuaz jabetzeko epea amaitu arte, eta epe hori oraindik ez bada amaitu, 2009ko abenduaren 31 arte, edozein arrazoirengatik hutsik geratzen direnak.
- - Destino sortu berriak, atal honetako bigarren paragrafoan aurreikusitako bigarren lekualdatze-lehiaketako lanpostuaz jabetzeko epea amaitu arte edozein arrazoirengatik sortuak, eta epe hori oraindik ez bada amaitu, 2009ko abenduaren 31 arte sortuak.
- Destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu aurretik eskainiko dira.
- Aurrekoez gain, txanda irekian parte hartzen dutenei beste hauek ere eskainiko zaizkie:
- - Lanpostuen titularrek beste kategoria batean eta, kasua bada, lanpostu funtzional batean, barne-sustapen bidez langile finko moduan destino bat lortu ondoren hutsik geratu direnak; orobat, txanda irekian lortutako destinoak, baldin eta lanpostuaz jabetu ondoren langilea lanpostu berorretan hasi ez bada eta lortutako destinoa gordetzeko eskubiderik ez badu.
- - Titularrak, enplegu publikoaren eskaintza honen barruan kategoria eta, kasua bada, lanpostu funtzional bereko destino berri bat lortuta, uko egitearen ondorioz hutsik geratzen diren lanpostuak.
- - Txanda irekiko izangai esleipendun izanik, lanpostuaz jabetu ondoren esleitutako lanpostuan hasten ez badira, beroriei esleitutako destinoak, betiere destinoa gordetzeko eskubiderik ez badute.
- - Titularrak, enplegu publikoaren eskaintza honen barruan eta txanda irekian kategoria/lanpostu funtzional bateko destino bat lortu eta berorretan lanean hasita, hutsik geratzen diren lanpostuak.