Botón de inicio
eu | es
Logotipo OPE 2008 Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Enplegu Publikoko
Eskaintzen gaineko Informazio orokorra eta pertsonalizatua

Eskaintzen diren destinoak

Inprimatu  PDFtik deskargatu


  • Hautaketa-prozesu bakoitzean ondoko destinoak eskainiko dira:
    • - Esleituak izan ez diren lanpostuak, bai eta 2007, 2008 eta 2009 urteetarako lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren arabera deitutako bigarren lekualdatze-lehiaketa amaitzean esleipendunek hutsik uzten dituztenak ere.

    • - Bitarteko langileek betetako destinoak eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen aldi baterako hirugarren xedapenean jasotako administrazio-kontratua dutenek, baldin eta oinarri hauetan jasotzen den sarbide espezifikoaren arabera finkatzekoak ez badira. Lanpostu horiek betetzen ari direnek utzi beharko dituzte, hautaketa-prozesuko edozein alditan,esleipendunak jabetzen diren unean.

    • - Baja begetatiboen ondorioz hutsik geratzen diren plazak, eta atal honetako bigarren paragrafoan aurreikusitako bigarren lekualdatze-lehiaketako lanpostuaz jabetzeko epea amaitu arte, eta epe hori oraindik ez bada amaitu, 2009ko abenduaren 31 arte, edozein arrazoirengatik hutsik geratzen direnak.

    • - Destino sortu berriak, atal honetako bigarren paragrafoan aurreikusitako bigarren lekualdatze-lehiaketako lanpostuaz jabetzeko epea amaitu arte edozein arrazoirengatik sortuak, eta epe hori oraindik ez bada amaitu, 2009ko abenduaren 31 arte sortuak.

  • Destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu aurretik eskainiko dira.
  • Aurrekoez gain, txanda irekian parte hartzen dutenei beste hauek ere eskainiko zaizkie:
    • - Lanpostuen titularrek beste kategoria batean eta, kasua bada, lanpostu funtzional batean, barne-sustapen bidez langile finko moduan destino bat lortu ondoren hutsik geratu direnak; orobat, txanda irekian lortutako destinoak, baldin eta lanpostuaz jabetu ondoren langilea lanpostu berorretan hasi ez bada eta lortutako destinoa gordetzeko eskubiderik ez badu.

    • - Titularrak, enplegu publikoaren eskaintza honen barruan kategoria eta, kasua bada, lanpostu funtzional bereko destino berri bat lortuta, uko egitearen ondorioz hutsik geratzen diren lanpostuak.

    • - Txanda irekiko izangai esleipendun izanik, lanpostuaz jabetu ondoren esleitutako lanpostuan hasten ez badira, beroriei esleitutako destinoak, betiere destinoa gordetzeko eskubiderik ez badute.

    • - Titularrak, enplegu publikoaren eskaintza honen barruan eta txanda irekian kategoria/lanpostu funtzional bateko destino bat lortu eta berorretan lanean hasita, hutsik geratzen diren lanpostuak.


Informazio legala

  • © 2008. Osakidetza - EPE 2008